Best of The World de viajes National Geographic 2021
2021erako erakargarritasun turistiko handieneko 25 helmuga mundialen artean, National Geographic aldizkari ospetsuak Gasteiz aukeratu du “aurkitu kultura eta historia guneak” atalean. Bere orrialdeetan, “Jazza eta kondairak euskal kultur hiriburu batean” izenburupean, Arabako hiriburuaren alderdi historiko, kultural eta ingurumenekoak nabarmentzen dira.
Tulsa (Oklahoma), Pueblo Nations (Mexiko Berria), Magellan (Guamen Ozeano Barea), Gyeongju (Koreako Errepublika) eta Tonglu (Txina) hiriekin batera, euskal hiriburuan “bidegurutze kultural batean gozatzea eta paisaia legendario batean arte jaialdi batez gozatzea” gomendatzen dute.
“Viajes National Geographic erredakzioak Kultura & Historia kategorian hautatua, hiri honek urteak daramatza iraunkortasuna ulertzeko duen moduagatik nabarmentzen, baina baita bere hirigintza berdea artelan askorekin eta herrialdeko metropoli handien parean dagoen programazio kulturalarekin hornitzeko gai izan delako ere”.
Gainera, Turismo Bulegoak online erosketa aktibatu du bisita gidatuetan, eta, horri esker, ibilbideak erreserbatu eta ordaindu ahal izango dira udalaren webgunearen bidez — v-g.eus/bisitak —. Edozein ibilbide egiteko, COVID protokolo bat dago, eta bertan parte hartzen duten pertsona guztiek jarraitu behar dute. Gainera, LABIk osasun-neurriak eguneratu izanak sektoreko baldintzak malgutu ditu, eta, aste honetatik aurrera, taldeak sei lagunekoak izatea ahalbidetzen du, gida funtzioa betetzen duena barne, orain arte baino bi gehiago.