Basque Culinary Center, 10 urte gastronomia bultzatzen

Basque Culinary Centerrek 10. urteurrena ospatuko du sektoreak erronka handiak dituen urte honetan. Hasiera-hasieratik, erakundeak gastronomiari buruzko 360º-ko ikuspegia garatu du hainbat ekimen eta proiekturen bidez, betiere erakundearen balioei eutsiz: grina, bikaintasunerako orientazioa, berrikuntza eta gizarte-konpromisoa.

Egoitza Donostian du Basque Culinary Centerrek, eta proiektu aitzindaria da mundu osoan. Gastronomia esparru akademikora eraman du, eta abian jarri ditu Espainiako gastronomiako lehen Fakultatea eta gastronomiako lehen doktoretza mundu mailan.

Gastronomia ezagutza da

Gastronomia tradizioa, kultura, historia, ekonomia, zientzia, esperientzia ezagutza da. Sektore estrategikoa da ekonomia- eta gizarte-mailan. Basque Culinary Center duela 10 urte agertu zen, eta horrek gastronomiako prestakuntza arautuaren hasiera ekarri zuen, sektoreko profesionalen eskaerei erantzunez. Gastronomia garaikidearen beharrei ikuspegi berritzaile eta eraldatzailearekin aurre egiten dien unibertsitate-prestakuntzako zentroa. 2011n Basque Culinary Centerrek ateak ireki zituenetik, gastronomiaren orainaren eta etorkizunaren buru izango diren profesionalen prestakuntzan lagundu du.

Lorpenak sektorearentzat

Basque Culinary Center profesionalei entzutearen eta gastronomiaren sektoreak ikuspegi integraletik duen garrantzia ulertzearen emaitza da. Gainera, gastronomia unibertsitatera eramatea lortu du erakundeak, Gastronomia Zientzien Fakultatea eta Gastronomia eta Sukaldaritza Arteen Unibertsitate Gradua sortzeari esker.

Basque Culinary Centerrek garapen profesionala eta etengabeko prestakuntza bultzatu ditu sektorean. Horretarako, 10 I+G+B sortu ditu, 400 ikastaro inguru profesionalentzat. Gainera, Basque Culinary Centerrek kulturarteko espazio bat osatzen du. Horren erakusgarri dira 35 herrialdetako 600 ikasle baino gehiago eta ikasturte honetako programa eta ekimenetan parte hartzen duten 500 profesional baino gehiago.

BCC Innovation sortu zenean, munduko gastronomiako lehen zentro teknologikoa jarri zen martxan, gastronomiako ikerketari eta berrikuntzari buruzkoa. Gaur egun 30 ikerlari baino gehiago ditu, 57 artikulu eta argitalpen zientifiko-tekniko (2013-2021) eta 150 proiektu baino gehiago elikagaien sektoreko enpresekin. Era berean, arlo horretan azpimarratzekoa da 2019an Labe-Digital Gastronomy Lab eratu zela, berrikuntza irekiko living lab, Donostian kokatua, gastronomia birpentsatzeko eta elkarrekin sortzeko.

Munduko erreferentea

Basque Culinary Center mundu mailan erreferente den marka prestigioduna da, eta nazioarteko ikuspegia duen erakunde bakar eta aitzindari gisa kokatzen da. Era berean, enplegu- eta aberastasun-iturri ere izan da bere jarduerari esker, eta urtean 24,4 milioi euroko ekarpen ekonomikoa sortu du, BPGari 13,4 milioi euroko ekarpena eginez eta urtean 4,3 milioi euroko itzulkin fiskala eginez (2018an egindako azterlan baten arabera).

Www.bculinary.com

 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies